lunes, 14 de octubre de 2019



 
Zer da Antzerki Foroa?
 
Klasea hasi aurretik jolasa nolakoa zen oso ondo jakin ez dudan joko batean jokatu dugu, Eiderrek hainbat aldiz azaldu behar izan du. Hala ere, uste dut ondo ulertu gabe jokatu dugula.
 
Ondoren, antzerki-foroa nolakoa izango den azaldu digu, baina aurretik 4 pertsona atera ditu ariketa bat egitera, asmatuko genuen obrarekin gerora egin behar genuena zer zen uler dezagun.
Hasieran ez genekien obra zertan egin, benetako gaia izan behar zuelako; bizitzen ari ginela, azkenean bullyng-ari buruz egitea erabaki genuen.
Istorioa ikaskideek iraindu eta jazartzen duten neskato batena da, eta irakasleak ez du ezer egiten hori saihesteko. Azkenean, ama da esku hartzen saiatzen dena, eta hor uzten dugu, publikoak esku har dezan.
 
Obran honako teknika hauek erabili behar genituen: la Máquina, Hipnosis colombiana, 1, 2, 3 Bradford, Lenguaje inventaje eta irudi isostua.
 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario