Kaixo
Gaurkoa egun berezia izan da, Imanol Janicesen ponentzia batera gonbidatu gaituzte. "De Acrosport a la educación corporal- teatro musical en los escenarios".
Gorputz adierazpena, Gorputz hezkuntzan, irakasleen aldetik prestigio gutxiko ikasgaia bezala jotzen dute, Robles eta Col.- esaten dutenez (2013), ikasleengatik okerren baloratuta dagoen edukia baita. Gainera, Archilla eta Pérez (2012) aipatzen duten bezala, zailtasunak, beldurrak eta segurtasuna falta dagoela honen inguruan.
Hasieran, Acrosporta Gorputz hezkuntzan sartzearen helburua euskara sustatzearena izan zen, horretarako haien lehenengo pausua ikasleak inplikatzearena izan zen.
Proiektu honen parte-hartzaileak Iruñeako Jaso ikastolako 1DBH-tik 4DBH-raino ikasleak izan dira. Ikasleek gidoia idazteaz, pertsonaiak garatzeaz, koreografiak sortzeaz, zuzenean abestu, soinu diseinuaz, argi diseinuaz, eszenografiaz, etab. arduratzen dira. Horretarako ikasleen trebezi nagusiak ateratzen joan ziren. Ideia honi esker ikasle bakoitzak antzezlanari gauza ezberdin bat eskaini zezaketela konturatu ziren..
Acrosporta, hasieran kanpoko ekintza bat bezala jaio zen. Honen sorreraren zergatia bigarren eta hirugarren mailan garatu zen. Hala ere, esan beharra dago, honen inguruan motibazio gutxi zegoela. Imanolek komentatu digun, adibidez, hasieran bazeudela bi irakasle proiektu honetan ez zutenak parte hartu nahi, baina azkenean beraien trebetasunak martxan jarri zituzten ikasleei arlo berriak eskainiz. Gainera, zenbait kasuetan, hauei gustatzen zitzaizkien arloetan motibatzen zituzten. Adibide bezala dantza gustatzen zitzaion ikasle batena jarri zuen. Honek ekintza hau utzi nahi zuen baina irakaslearen motibazioari esker berriro dantzaren munduan sartu zen.
Haien lehenengo musikalean abesteko trebeziak bilatu zituzten, horretarako jolas-orduetan abeslariak elkartzen ziren, gainera asteazken arratsaldeak ere aprobetxatzen zituzten. Beraien motibazioarekin aurre egin diote proiektuari, hemendik bere lehenengo obra sortu zuten “Txanpon baten truke musikala” izenekoa.
Hasieran kasting batzuk egin zituzten haien trebetasunak ikusteko, hemen ez zen inor kanpoan geratu zeren eta ikasle bakoitzak gauza ezberdin batetaz arduratzen zen.
Hazkundeak jarraitu zuen, eta ikasleek urtez-urte gauza handiagoak sortu nahi zituzten. Imanol Janices ez zekien Acrosportarekin horrelako gauzak sortu zitezkeenik berak ez baitzuelako antzerkiaren mundua ezagutzen. Ikasleek motibatuak zeuden, hau handitzen joan zen antzezlanak eta gauza berritzaileak sortuz, hauek gauza handiagoak sortzea eskatzen baitzutelako, eta haiek izan ziren arduratu zirenak antzezlanerako beharrezko ziren gauza guztiak lortzez nahiz eta beti irakaslearen laguntza eduki. Imanol Janices-ek esan digun bezala prozesu kreatibo guztiak irregularrak dira, eta hori kontuan izatea oso garrantzitsua da. Azkenean, jakin behar dugu momentu txarrak ere badaudela, eta egun errezetan produzitzea erraza dela, baina hor gaude irakasleok ikasleei laguntzeko eta desataskatzeko. Azken finean lan kooperatiboa baita, eta guztion parte-hartzea beharrezkoa da. Aipatu baita ere hau sustatzen dela, helburu amankomun bat dutelako.
Beraz, metodo propioa sortzen joan ziren, ateraldi hau bezala “Caminante no hay camino se hace camino al andar”.
Metodologian hainbat aldaketa egon ziren, entsaio gehiago egin zituzten, proiektua sistematizatuagoa zegoen, formazioak egin ziren, zuzendariaren inplikazioa egon zen bilerak astero eginez, eta Jaso Fundazioa sortu zuten finantziazioa edukitzeko.
Antzezlanei begira, gidoien sorketa egiterakoan lehenik eta behin talde bakoitzetik gidoilari pare bat bilatzen dira, gero talde osoan Brainstorming-a egiten da, idei horietatik batzuk aukeratzen dira. Aukeratutakoen artean loturak egiten dira eta azkenik bozketa egiten da. Honen bitartean, formazioak egin, lehen abestiak eta lehen ideiak sortzen joaten dira.
Halaber, akrobatak eta dantzariak astean bitan (Astelehenak + Asteazkenak) entsaiatzen dute. Eskolan segurtasun gerrikoa instalatu zuten akrobaziak egiten ikasteko. Eta horrez gain, zirkuan erabiltzen diren soka sistema eta tatamia.
Berriz, Attrezzoari begira, gaur egun eszenografo batekin hilabetean behin formakuntza egiten dute. Gainera, diseinurako Tinkercad programa erabiltzen dute. Attrezzorako astean behin 2 ordu egon ohi dira.
Abeslariak, jolas ordu guztietan entsaiatzen dute. Hots, asteazkenetan testua egin eta ostegunetan bokala eta koreografia antzeztu. Hauek lan handia behar dute, ordu asko sartzeaz gain, partikularrak eta ahots sorrera dutelako.
Goian aipatu dudan bezala , ikasleek proiektua bizi eta sentitu behar dute, proiektua haiena denez berea egin behar dute.
Eszenara eramaten duzunean desberdina da, batek argiaz arduratzen delako, beste batek argiaz, musikaz, jantziaz…
Argiak eta fokuen barak igo eta jaistearena dena prestatuta dute, prestatu ohi dute dantza edo emanaldia bukatuta izan ondoren.
Guztira zazpi obra sortu dituzte, hots 52 funtzio. Eta orain zortzigarrena prestatzen daude, “Irauli” izenekoa.
Imanolek komentatu digu, beteranoak joaten direnean gaurko ikasleek handitzen dira. Kasu hauetan hauen eboluzioa ikustea oso polita izaten da, hartzen joaten diren segurtasuna, haien garapen pertsonala, etab.
Irakasle honek kasu oso berezi bat bizi izan zuen Bullying-a jaso zuen ikasle bat eduki zuenarena. Hasieran haur honi bere klase kideekin elkartzea kostatzen zitzaion, kontaktua izatera, etab. Eta egindako azken musikalean “Aske” izenekoa, ikasle honek Imanoli eskerrak eman zizkion proiektu honetan sartzeagatik. Bere autoestimua, konfiantza eta segurtasuna asko handitu baitzen. Bere amak, berriz, gauza oso inportantea esan zion irakasleari, bere haurrari bakarrik bi aldiz ikusi diola negar egiten, lehenengoa bere aita hil zenean eta bigarrena musikala bukatzean.
Hitzaldi hau aztertu eta gero, eskerrak eman nahiko nioke Imanol Janices-i bere esperientzia partekatzeagatik, eta bigarrenik nire Gorputz Hizkuntzaren irakasleari, bera izan delako hitzaldi honetara gonbidatu gaituena. Hitzaldi hau eta gero antzerkia eta acrosporta beste ikuspegi batetik ikusten dut. Gainera, DBHn egindako proiektua izateaz gain, Haur Hezkuntzako haurrekin egingo nuke, baina 4-6 urteko haurrekin. Hasieran gauza txikiak sortuko nituzke, baina politena da irakasle, esan digun bezala, haien trebetasunak bultzatuz haien segurtasuna, autoestimua eta segurtasuna bultzatzea, eta horrez gain gorputz adierazpena lantzearena da.
Bukatzeko, Imanol Janices-en bi zita nabarmendu nahi ditut: “ Un viaje de mil millas comienza con un primer paso”. Oraintxe aipatu dudan bezala, Haur Hezkuntzan lantzea gustatuko litzaidake eta horretarako lehen pausu bat eman behar da, ondo ez bada ateratzen beste edozer gauza sor daiteke, azken finean bizitzak buelta asko ematen baititu eta gauza berritzaileak sartzen joan behar gara hezkuntza munduan. Eta bigarren eta azken zita hauxe da: “Ikasleekin egiten den edozein proiektu, haiena bihurtu behar dute”. Azken finean, irakaslearen laguntza beti izango dute, baina autonomia utzi behar zaie haiek dagoen lanaz konturatzeko, lan kooperatiboa eta batez ere huts egitea eta horretaz ikastea da.
Oso interesgarria iruditu zait solasaldia, eta iruditzen zait horrelako ekimenak hartu behar direla, haurrak beste modu batean garatzen direlako, osasuntsuago eta aberatsago.



No hay comentarios:
Publicar un comentario