Kaixo
Dramatizazioa. Eider
Gaur Eider dramatizazio saioan dantzara aterarazi gaitu, banan-banan, baina ez hori bakarrik, gainera, dantzara ateratzen zen pertsona besteek imitatu behar zuten, horrelako gauzek lotsa handia ematen didate, baina aurre egindakoa uste nuena baino dezente hobea da.
Oso dibertigarria izan da, eta egia esan okerrago pasatuko nuela uste nuen. Egia esan, gazteagoa nintzenean ez nuen ezertaz lotsatzen, baina denbora pasa ahala behatua sentitzen naiz, eta barregarri sentitzeko zentzu handiagoa dut, beste pertsona bat izango banintz bezala da.
Azkenik, talde bakoitzak sentitu genuena irudikatu behar genuen besteen aurrean; lehenik eta behin, gure artean hitz egin genuen, eta akordio batera iritsi ginen, hiru eszenetan egin genuena elkartzeko.
Antzezpen bakoitzaren ondoren Eiderrek ez du gaiaren inguruan pentsarazi, errealitatean horrelakoak gertatzen baitira, eta, egia esan, oso haur txikiekin lan egingo dugu, eta argi baldin badaukagu, gai horiek, hezi ahal izateko prestatuago egongo gara hezkuntza hobe baten alde lan egiten saiatuz; gainera, ariketa horiek etorkizunean irakasle gisa sortuko zaizkigun gatazkak konpontzen lagunduko digute.

No hay comentarios:
Publicar un comentario