viernes, 25 de octubre de 2019

Munstro txikiak ezetz dio

Kaixo
Oraindik pertsona batzuk falta ziren ipuina argi kutxaren bidez irudikatzeko. Guk munstro txikia eta munstro handia irudikatzen dugu. Nahiko ipuin polita da, munstro handi baten istorioa kontatzen du, munstro txiki batez beti baliatzen dena. Egun batean munstro handi bat joaten da munstro txikiaren etxera, eta hainbat aldiz jotzen du atean munstro txikia berarekin arrantzara joan dadin. Iraindua izateaz nekatuta dagoen munstro txikiak azaltzen dio ez duela berarekin jolastu nahi, iraintzeko ez delako eta ez zaiolako gustatzen iraintzea edo gaizki sentiaraztea. Beraz, asko tematu ondoren, munstro handiak azkenean ulertzen du ez dela gaizki portatu behar bere lagunarekin, eta elkarrekin arrantzan egitera joaten dira.
 
 
 

Gure ipuina irudikatu ondoren, aurreko ostiralean eraikitzen hasi ginen dantza entseatzen aritu ginen. Oraingoan bukatu eta irudikatu egin behar genuen Judithek ebaluatuak izateko, eta egia esan ez zitzaigun oso ondo atera. Gutako bakoitzak ideia desberdinak genituenez eta ados jartzen jakin ez genuenez, azken unean zerbait inprobisatzea erabaki genuen, eta ez zen oso ondo atera. Uste dut taldean komunikazio lotura sendoagoa sortu behar dugula, baina pixka bat zaila da, eta ondorioz, gutxi entzun eta asko oihukatu genuen elkar.



 

Nire taldeak duen gauza ona da azkenean gai garela hausnartzeko eta hobetzeko; okerrena da hondamendia jada gertatu denean egiten dugula. Baina beno, espero dut honek hausnarketarako balioko digula, uste dut hobeto egin dezakegula.
Gero, itzalen irudikapena entseatzen aritu gara, istorioari buelta bat eman diogu, maitemintzen diren bi emakume eta lo dagoen ederraren sendatzea baino doktore bat erabiliz, baina ez du arrakastarik izan, ez dugu jantziak ondo erabili, eta itzalak ez dira ondo islatu.
Beste ikasketa bat gehiago. Gauza horiek asko hausnartzera bultzatzen naute, eta, jakina, kontuan hartuko ditut nire hurrengo hitzaldietarako.



No hay comentarios:

Publicar un comentario