lunes, 3 de febrero de 2020

Eiderren lehen aholkuak



Eiderren lehen aholkuak

Gaur izan dugu gure antzerki foroaren lehen entsegua. Saiakera hau bukatu dugunean, Eiderrek gure antzerkia hobeto aurkeztu ahal izateko aholkuak eman dizkigu.

Akats asko ditugu, eta oraindik ez ditugu eszenak zehaztuta. Egia pixka bat galduta gaude, eskerrak Eider laguntzen ari zaigun; gauza bat da gidoia idaztea eta beste bat oholtzan gauzatzea.

Ziurrenik, gauza pila bat gehitu eta aldatu beharko ditugu. Gainera, Naiara deseroso dago protagonistaren rolarekin, eta ulertzen dut, ez baita antzezteko rol erraza, baina uste dut Naiara ere aktore handia izan daitekeela.

Batetik, beste talde batzuen lanak ere ikusi ditugu. Beti ondo etortzen da besteen entseguak ikustea, ikasteko. Niri pertsonalki asko aberasten zait.
Bestalde, lehen entsegu honetan, ez genituen sartu behar genituen teknika asko, baina hobekuntzaren parte bezala apuntatu genuen.

Hezkuntzan antzerkiak onura handiak ditu, eta hor haurraren garapenean laguntzen duten eduki asko lantzen dira, bai fisikoki, bai psikikoki.


No hay comentarios:

Publicar un comentario