viernes, 13 de septiembre de 2019
Lehen eguna Judithekin
kaixo
gaur ariketa batzuk egin ditugu. Zirkuluan jarri gara elkar ikusi ahal izateko eta gure izenak ezagutzen hasteko.
1. jokoa. "Pasatu pilota". Pilota bat beste norbaiti pasatu behar zaio, baina bota aurretik ozen esan behar da pertsona horren izena. Ariketari zailtasuna gehitzeko, bi pilotarekin jokatzen amaitu dugu
2. jokoa. "Keinuak". Bakoitzak bere izena esan ondoren, keinu bat egin behar izaten du. Hurrengo taldekideak aurrekoen izena eta keinua esan eta egin behar du, aurrekoa gehituz.
Azkenik, hiru taldetan banatu gara. Talde bakoitzak hiru proposamen aurkeztu behar izan ditu, eta denen artean martxan jarri. Oso proposamen interesgarriak atera dira:
• Galtzerdi gaineko patinajea. Zapatak kendu eta patinatzaile bat zarela imajinatu behar da. Beti kontu handiz.
• Mundua alderantziz. Taldea zuzentzen duenak egiten duenaren kontrakoa egitea.
• Pistolaria zirkulu batean esertzen gara lurrean, eta izenak esaten joan behar dute, gainerakoak gogoratu ahal izateko. Bat, bi edo hiru txanda egin daitezke, guztiak izendapenez oroitzeko beharrezkotzat eta nahikotzat jotzen direnak. jokalariak altxatu eta boluntario bat aukeratu behar da, pistolaria izango dena. Pistolaria zirkuluaren erdian dago. Eta besoak gora dituela hasten da biraka, kanpoko zirkuluan dagoen jendea apuntatzen ariko balitz bezala. Nahi duenean, bueltak eman ditzake. Bere eskuek norbait seinalatzen dute. Norbait hori berehala makurtu behar da. Makurtzen ez bada, kanporatu egingo dute.
Uste dut oso saio interesgarria izan dela, eta oso ondo pasatu dugula, espektatiba asko ditut ikasgai honekin.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
-
Kaixo Oraindik pertsona batzuk falta ziren ipuina argi kutxaren bidez irudikatzeko. Guk munstro txikia eta munstro handia irudikatzen...
-
kaixo Gaur Judithekin entsegua daukagu, kanabera pixka bat eman digu, egia esan entseatzen hasteko denbora asko behar izan genuen eszenog...
-
. KAIXO Bigarren egunean Paraiso antzokia bisitatuko dute Lehen zatia: Aretora sartzean, lurrean oihalez egindako zirkulu e...

No hay comentarios:
Publicar un comentario