Gaur lehen entsegua izan dugu Eiderrekin, entsegurako behar genituen eszenografiako gauza guztiak ezin izan ditugu jaitsi, baina ontzi handiak behintzat txikitxoak bai, bagenituen.
Lehenik eta behin, Eiderrek oso aholku onak eman dizkigu antzerkiaren zatia aurrera eramateko; beraz, asko entseatu behar dugu, guretzat ez baita erraza, kontuan hartuta gure obra mutu dela, edo erdi mutu.
Mimoa edo mimika egiteko, teknika oso leunak erabili behar dira, eta zure esamoldeak eta gorputza ondo baino hobeto kontrolatu behar dira. Orain arte ez gara konturatu zein zaila den hau. Baina ondorioei erreparatu behar diegu, erronka bat baita, eta pilak jarri beharko ditugu hori lortzeko.
Egunen batean gogoratuko gara honetaz, zeren eta, aldi berean, oso ondo pasatzen ari bainaiz. Pailin lagun bikaina da eszenan jolasa sortzeko, oso serio hartzen du, eta nahiko ondo sartzen da paperean.
Bestalde, oso jakitun izan behar dugu landu behar dugun guztiaz, eta, gainera, taldeak argiak koordinatu behar ditu, proiekzioak aldi berean. Beraz, denon arteko lana da, zati hori ere ez baita erraza.
Sarrera hau bukatzeko esan behar dut zailtasunak izan arren oso motibatuta gaudela, eta azken emaitza ikusteko gogoa dugula.

No hay comentarios:
Publicar un comentario